Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Produktuak eta horiek lantzeko baliabideak

      Beirazko produktuak Tiffany sistema erabiliz egiten espezializatu da eskulangile donostiar hau. Egiten dituen artikuluak honela sailka ditzakegu:

  • Beirateak, argiarekin edo gabe, batez ere ate eta leihoetarako.
  • Beirate artistikoak leku ezberdinetarako argi natural edo artifizialaz baliatuz.
  • Ordulariak.
  • Neurrira egindako ispilu mota zabala.
  • Lanparak.
  • Kartel argidunak.
  • Bitxiak
  • Apainketarako hainbat tresna.
Beirateak

Beirateak. Jaime Septién Parrasen lana.

      Lan hau aurrera eramateko 93 m² inguruko  tailer-denda du, hiru guneetan banatua. Horietatik bat erakusleiho gisara erabiltzen da amaitutako produktuak erakusteko, eta beste guztia lanerako lekua da. Hor hainbat mahai ditu( horietako bat argiarekin), beira metatzeko apalategiak, lan-mahaiak e.a. Tailerrean oso lan-tresna aukera zabala du: ur edo silizio karburozko leungarriak, indar askotako soldadoreak, erregelak eta eskuairak, eta zurgintzan erabiltzen diren era guztietako tresnak. Tailerrak, gainera, keak ateratzeko sistema bat du, horren bidez, soldadura prozesua ematen den bitartean keak ateratzea ahalbidetzen da.

      Erabiltzen diren beirak, apaletan txukun-txukun sailkatuak, jarduera honetan espezializatutako merkatari inportatzaileei erosten dizkie.

      Beira arruntenaren loditasuna 3mm-koa da, eta aukera oso zabala, kolore, gama eta gardentasun edo opakotasun mailaren arabera bereizten dira. Beira-fabrikatzaile asko daude, eta horietako gehienak Estatu Batu eta Alemaniakoak dira.

Beirateak

Beirateak. Jaime Septién Parrasen lana.

 


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua