Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Tiffanyaren artisauak

      Beirateak ohiz kolore gardeneko beirak uztartuz egin dira, uztartze horretarako berun zerrendak edo porlana erabiliz. Beste adierazpen artistikoetatik, hala nola pintura, marrazkia edo eskultura,  bereizten duen ezaugarri nagusia nahi den efektuak lortzeko argi naturala erabiltzea da.

      Baina XIX. eta XX. mendeen artean Louis Comfort Tiffany estatu batuarrak berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen, beiratea osatzen duten piezak uztartzeko formari dagokionez,. Horrela, beruna edo porlana kobrearekin ordezkatu zituen, eta uztartzeko eztainuzko soldadura erabili zuen, teknika hori erabilera arrunteko produktuentzat eta apaingarrientzat ere erabiliko da. Asmatzailearen omenez teknika horri Tiffany deitzen zaio, baina zenbaitetan “eztainuzko soldadura” edo “kobrean egina” ere deitzen zaio. Azpimarratzekoa da, era berean, bere lanetan opaloaren ezaugarri berdintsuak dituen beira irisatua erabiltzen hasi eta zabaldu izana.

      Artista eta enpresari berritzaile hau New Yorken jaio zen 1848ko otsailaren 18an eta 1933ko urtarrilaren 17an hil zen. Charles Lewis Tiffany, Tiffany and Company-ren fundatzailearen seme zaharrena zen. Europa eta Afrikako hainbat herrialdetan aritu zen arte diziplina ezberdinak praktikatzen: pintura, diseinua eta arkitektura ere  bai. 1881ean Lovis Confort Tiffany and Associated Artists dekorazio enpresa sortu zuen. Art Nouvean-erako egindako ekarpen handiaz gain, bere lanen artean azpimarragarriak dira: Etxe Zuriaren barnealdea (1882-83), Long Island-eko Laurelton Hall udako etxe edo jauregia, eta Mexiko hiriburuko Arte Ederretako Jauregiko beirate handia (1911). Aipagarria da diseinu berritzailean egindako lanpara kopuru handia ere.

Jaime Septién Parras

Jaime Septién Parras lan-mahaian.

 


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua