Beira putz eginez pultsuan edo airean landuz lortutako produktuak kalitate handikoak dira, baina era berean, oso produkzio murritza dute, eta beraz, prezioa asko igotzen da.
Artisau honek tradizioko materialak eta teknikak erabiliz jarraitzen du (labeetako erregaia izan ezik) pieza bakunak egiten ditu enkargupean, eta askotan, artista-lan izateko kategoriara ere iristen dira. Zenbaitetan serieak ere egiten ditu, baina pieza bakoitzak bere ezaugarri propioak mantentzen ditu, eta ez dira bi erabat berdinak ateratzen, serieko produkzioan gertatzen den bezala. Maizenik lanparentzako tulipak, kopak, botilak, ardoa dekantatzeko ontziak, platerak eta lurrinentzako ontziak egiten ditu. Erabiltzen duen marka komertziala “Argia badago” da.
Enkarguak, zuzenean, artisauari egiten zaizkio, eta gehienetan, oparitarako edo apaingarri gisara erabiltzen dira, edo lanparak berritzeko ere bai. Harreman handia mantentzen du arkitekto eta dekoratzaileekin. Eta, sortzen dituen produktuak eskatuko dituen jendearen aurrean bere burua ezagutzera emateko artisau azokak erabiltzen ditu.
Escultura dedicada al soplador de vidrio en Leioa. (Cedida por Pedro Urresti)
Pieza guztiak sinatuak daude beroan jarritako zigilu batez edo grabatuta.
1966an Irunen jarri zuen tailerra eta 1998an Hondarribira eraman zuen, eta han hasi zen beira putz eginez lantzen. 2005ean berriro Irunera itzuli zen. Gaur egun, 80 bat metro karratuko eraikin bat du, sabai altukoa. Horri 20 metroko solairuarte bat erantsi behar zaio, erakusketetarako erabiltzen duena.
Produkziorako erabiltzen dituen baliabideen artean, hauek azpimarratu behar dira:
Deigarria da artisauak egiten duen lan berezi bat: zazpi egunkari orrirekin eta uretan busti ondoren eskuzorro gisara jantzi eta beira berotua hartzeko erabiltzen du.
2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua