Igor Obeso Agirre da Euskal Herriko artisau bakarra beira putz eginez, pultsuan edo airean, lantzen duena. Espainian, guztira, ez dira hamar baino gehiago izango, gehienek nahiago baitute moldeen prozedura bidez lan egitea.
Donostian jaio zen 1973 urtean, Arte eta Lanbideen eskolan ikasi zuen eta industriako delineatzaile titulua atera zuen. Zaletasun artistikoek bultzatuta, eta Irundik gertu bizi zenez bertako maisu handien eraginez beira argiarekin lantzeko joera hartu zuen. Beira hori, askotan birziklatua, materia gisara hartu, eta batez ere, lanpara artistikoak egiten ditu.
Beirateak Tiffany teknika erabiliz lantzen eman zuen denbora bat, hor José Luis Alonso Irungo artista ezagunaren irakaspenak jaso zituen; baina esperimentaziorako zuen grinak beira putz eginez lantzera eraman zuten, eta horretarako Jacques Gourbilekin urtebeteko ikastaroa egin zuen Ainhoan. Erregulartasunez, ikasketak eguneratzeko, bere ustez Espainiako espezialistarik onena eta Europako azpimarragarrienetakoa denarengana joaten da: Palma de Mallorcako Pere Ignasi maisua. Igorren iritziz beira putz eginez pultsuan edo airean lantzeko teknika “ikasteko zailenetakoa da, eta beste nolakotasunen artean trebakuntza eta etengabe saiatzea eskatzen du”.
Igor Obeso Aguirre. (Javier Carballoren argazkiak)
Beste hainbat teknika ere ezagutzen ditu: fusioa, termoformatua, areetan grabatzea eta beira tailatua.
Fusio labe baten argazkia (Igor Obeso Agirrek emandako argazkia)
2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua