Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Beira margolariak

      Beiraz egindako objektuak apaintzeko teknika ugari dago, eta horietako bat margotzea da. Teknika hau duela mende batzuk erabiltzen da.

      Beste hainbat lanbidetan bezala, urteak pasa ahala espezialitate honetan erabilitako teknologiak aldatzen joan dira, eta batez ere azpimarratzekoak dira erabiltzen diren materialetan izan diren aurrerapenak, pintura, laka eta pintzeletan, esaterako.

      Karmele Domínguez donostiarra lanbide honetan aritzen den maisuetako bat dugu. Karmelek ohiko teknikak erabiltzen jarraitzen du, eta horiei esker edertasun handiko produktuak lortzen ditu: batez ere etxeko apaingarriak egiten ditu, baina baita egunero erabiltzeko moduko produktuak ere.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua