Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Beira lehertuaren artistak

      Beira tratatzeko aspaldi erabilitako beste teknika bat “beira lehertua” izenez ezaguna dena da. Dena den, teknika hau izendatzerakoan Hezkuntza eta Kultura Ministerioak “txikitua” izena darabil Arte Plastikoen eta Diseinuaren Goi Teknikari Irakaskuntza arautzerakoan, eta beira artistikoaren ikasketen familia barruan kokatzen ditu (uztailaren 31ko 17329/1998 Errege Dekretua). Antza denez, teknika honen erabilera baztertu egin zen teknika ezagutzen zuten artisauak teknikaren xehetasun idatzirik utzi gabe desagertu zirenean. Arestian berreskuratu da bi artisauri esker.

      Teknika honen oinarria da kolore desberdineko beirak txiki-txiki egitea, eta ondoren zati horiek aldez aurretik diseinatutako objektu ederrak egiteko erabiltzea. Pieza horiek dekorazioan erabiltzen dira.

      Teknika zaila samarra da eta ez dago arlo honetan eskarmentu handirik, artisau kopuru txiki bat baino ez baita aritzen teknika honetan. Arrazoi horiengatik “beira lehertu/txikituaren” teknika bitxi xamarra egiten zaigu.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua