Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Merkataritza bidaiariak

       Antzinatik herri guztiak elkarren artean komertzioan aritzera behartuak ikusi dira. Beraiek zituzten jenero edo merkantziak saltzen zituzten eta behar zuten hura erosten zuten, eta ohikoa zen trukaketa erabiltzea traturako.

       Oferta eta demanda hurbiltze lanetan, kale-saltzaileek lehenengo eta merkataritza bidaiariek geroago, zeregin nagusia izan dute. Dena den lanbide hori burutzeko erak aldatzen joan dira, garaian garaiko ohituretara egokituz. Gaur egun oroimenean gelditzen da garraio publikoak erabiliz, eta askotan, erakusteko muestrario pisutsu bat gainean zuela, duela berrogeita hamar urte herrialdeko eskualde guztietara iristen zen profesionala Ohiko bezeroak bisitatzen zituen, eta merkatariak eta balizko bezeroak. Horiei ordaintzeko erak anitzak baziren ere oso ohikoa zen comisionistaren irudia, hau da, lortutako salmentetatik aurretik erabakitako portzentaia jasotzen zuena.

Casa Piazuelo

Merkataritza bidaiariek denda mordoa bisitatzen zuten. Esate baterako Logroñoko Casa Piazuelo (1918) eta Orenseko Ultramarinos Plus Ultra (1934) .

Plus Ultra

       Merkataritza bidaiarien lanak jarduera ekonomikoko sektore kopuru zabala hartzen zuen, eta bereziki gogorra zen familiatik eta ohiko inguru sozialetik urrunduta denbora epe  luzeak eman behar izaten zituztelako, eta baita alde batetik bestera joateko zituzten baldintzengatik ere. Gainera ez dirudi ordainketa egokia zutenik baldintza horietan aritzeko. Hala eta guztiz ere, askotan lanbide hori gurasoetatik seme-alabetara igarotzen zen. Pertsona horiek hala nolako jarduera askatasuna behar izaten zuten eta abenturarako gogoa ere bai. Pentsio edo taberna berdinetara joaten ziren, baita jatetxe edo ostatuetara ere, horrela, ohikoa zen “gremio” bereko jendea biltzea lana alde batera utzi behar  izaten zuten orduak igarotzeko. Kataluniarrak oso ugariak izan dira lanbide honetan.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua