Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Taxi-gidariak

        1908an automobilak seriean ekoizten hasi ziren. Henri Forden T modelo historikoa merkaturatu zenean, iraultza ikaragarria izan zen ordura arte erabili ziren garraiobideetan. Garraiobide horien artean ohikoa zen era askotako gidaridun automobilak alokatzea, eta horrela gaur egun ezagutzen dugun taxia sortu zen, eta ondorioz, taxi-gidariaren lanbidea..

        Gaur egun arte biziraun duten usadiozko lanbideetan bezalaxe, taxi-gidarien lanbidean ere aldaketa nabarmenak egon dira, bai baldintzetan baita lanean aritzeko behar ziren ezagutza eta lan-baldintzetan ere.

        Denbora igaro hala, hiri handietako eta herri txikietako taxi-gidarien ezaugarriak berdintzen joan dira. Iraganean, hirietako eta herrietako taxi-gidarien arteko aldeak oso nabariak ziren, batez ere bezeroekin zuten harremanean, herrikoek askoz ere harreman hurbilagoa baitzuten bezeroekin. Taxien bezeroen artean ere bazegoen aldea, herrikoek gehienetan familiarekin zerikusia zuen gertaera edo ospakizunetan erabiltzen baitzuten taxia.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua