Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Mandatariak

       Elementu materialak edozein lekutara bidali beharra, hainbat eratara bete izan da. Erabilienetako bat, mandatariak edo mezulariak izan dira. Mandataritzat hartuko dugu, enkarguak eramaten dituena.

       Dena den, gure zaharrek Espainiako gerra zibilaren ondorengo urteetan oso egoera zailetan moldatu behar izan zuten, eta ehunka emakume eta hainbat gizon, horiek kopuru txikiagoan, mandatari izenarekin ezagutzen ziren. Horien egitekoa: mota guztietako tresnak garraiatzea. Horrela, soldata bat irabazteko lanbidea aurkitzen zuten, eta era berean, funtzio sozial garrantzitsua betetzen zuten.

       Horien eginkizuna, oinarrian, etxeetan paketeak eta enkarguak hartu eta hurrengo egunean Donostiara, Bilbora edo Gasteiza eramatea izaten zen. Hiriburuetan, berriz, hango enkarguak hartu eta jatorrizko lekura itzultzen ziren. Joan-etorriak trenez egiten zituzten, eta garai hartan ohikoa bihurtu zen saski edo kapazu handiekin trenetik jaisten edo bertara igotzen ari zireneko irudia.

Lizarzaburu

Etxeko dendaren atean, Tomasa Lizarzaburu mandatariak 1910-1912 bitartekoan. Ezkerrean bere aita Frantzisko, Debako alkatea XIX. mendearen amaiera aldera. (Lizarzaburu-Iriondo familiak utzitakoa).


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua