Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Lixibagileak

       Eguneroko jantzi eta arropak ibaietan eta, geroago, ikuztegietan garbitu izan dira urtetan zehar, bai Euskal Herrian, bai beste leku askotan ere.

       Arropa xaboiarekin garbitu ondoren, lixiba edo errauts-ura erabiliz zuritzen zen. Lixiba kimikoa azaldu arte, hau da, 1774an kloroaren aurkitu eta handik aurrera, erabiltzen jarraitu zuten errauts-uraren lixiba.

       Kasu guztietan, arropa lixibarekin zuritu eta gero, lurrean zabaldu eta eguzkitan jartzen zen, horrela oraindik zuriagoa geratzeko.

       Lixiba produktu likido eta alkalinoa da, eta arropa zuritzeko ez ezik, desinfektatzaile bezala ere erabili izan da, batez ere gaixoek erabilitako maindire eta tresnak garbitzerakoan.

Arropa garbitzaileak

Arropa garbitzaileak, ibai ertzean. Eskuinean, arropa belar gainean zabalduta (Kutxa fototeka).

       1940ko hamarkada hasieran, Gipuzkoan berrogeita hamar lixiba lantegi inguru zeuden. Lantegi horiek herri garrantzitsuetan zeuden kokatuta, eta lixiba betiko prozedurak jarraituz egiten zuten. Lan erraza zen, baina arriskutsu samarra. Izan ere, produktu kimikoak erosi behar ziren, urarekin behar bezalako proportziotan nahastu eta ondoren, gehienetan, lixiba dendetan eta kontsumitzaileei banatu behar zitzaien.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua