Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Garbitzaileak, lisatzaileak eta etxe-zerbitzua

      XIX. mendearen erdialdera Espainiako gizarte talde dirudunenak beren usadiozko ohiturak aldatzen hasi ziren, eta udaldia Euskal kostaldean igarotzen hasi ziren. Ohitura aldaketa horretan Isabel II.a erreginak izan zuen eragin nabarmena. Erregina 1845eko abuztuaren 1ean iritsi zen Donostiara, 15 urte zituela, eta itsasoan bainatzeko ohiturari eman zion hasiera. Iparraldeko kostaldean, zegoeneko, bazuten ohitura hori. Iparraldearekiko hurbiltasunak udako turismoaren garapena bultzatu zuen, eta pixkanaka-pixkanaka kostako beste hainbat herritara hedatzen joan zen.

      Hona etortzen zen jende kopurua oso handia zen, kontuan hartu behar baita orain dela ehun eta berrogeita hamar urte Madril eta Euskal Herriaren arteko bidaia benetako abentura zela; izan ere, desplazamenduak postazko aulkietan edo diligentzian egiten ziren, eta bi lekuen artean dagoen  laurogeita hiru legoatako distantzia egiteko berrogei ordu baino gehiago behar ziren, eta horretaz gain gau bat benta edo ostatu batean eman behar izaten zen baita lau otordu bidean egin ere. Iparraldeko Trenbidea 1864. urtean Donostiara iristeak, neurri batean, bidaiak egitea erraztu egin zuen.

      Ikuspuntu sozio-ekonomikotik begiratuta, uda igarotzeak zerbitzu eskaera berri eta handia ekarri zuen, baita jarduera horren hazkundea urtearen ia hirugarren zati osoan zehar ere (ekaina eta iraila bitarteko epean). Horrela, lanbide berriak sortu ziren, esate barerako bainugileak edo bainuzainak, aurretik beste noizbait aipatu ditugunak,  garbitzaileak eta lisatzaileak, eta etxe-zerbitzua (neskameak, haurtzainak eta sukaldariak).


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua