Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Zestoako bainuzainak

      Ur mineralak ezaugarri sendagarri garrantzitsuak dituela uste izan da kultura anitzetan. Gure herrialdean ere, ezaugarri sendagarriak dituzten iturburu ugari daudenez, gauza bera gertatu da, baina beste herrialdeetan baino askoz ere geroago. XVIII. mendetik aurrera, ezagupen zientifiko handiagoak eta gizarte ohituren aldaketak eraginda, ur mota horren ustiapenean aurrerakuntza handiak egiten hasi ziren.

      Hurrengo hamarkadetan, ur mineral medizinalen ospeak handitzen jarraitu zuen, XIX. mende erdialdera famaren gailurrera iritsi zen arte. Ospeak gorabeherak pasa izan dituen arren, mende bat iraun du. Gipuzkoan bakarrik, onura publikoko urak zirela deklaratu ondoren, hamaika bainuetxe baino gehiago jarri ziren martxan zuzendari mediko batekin.  Horien guztien artean: Aretxabaletako Ibarra bainuetxea (bainu zaharrak), Zestoakoa, Eskoriatzakoa, Gabiriakoa, Lizartzako Insalus, Ataungo Erremedioko Ama birjinarena, Ormaiztegikoa, Aretxabaletako Jardín de Otalora, Azkoitiako San Juan, Arrasateko Santa Ageda eta Altzolako Urberuaga bainuetxea. Guztien artean ezagunena bigarren aipatu duguna da, hau da, Zestoako bainuetxea.

Zestoako bainuetxea

Zestoako bainuetxea 1970 inguruan. Julen Zabaleta.

      Bainuetxea abian jartzeak garapen garrantzitsua sortu zuen Zestoa inguru guztian. Lanpostu ugari sortu ziren, eta batzuk urte osorako baziren ere, gehienak uda garairako bakarrik izaten ziren. Lanpostu horien artean aipatzekoak dira arotzak, igeltseroak eta iturginak, batez ere konponketa lanetan aritzen zirenak; sukaldariak, sukalde-laguntzaileak, logelak atontzen, jangela zerbitzatzen eta garbiketan aritzen ziren neskameak; ur-botilatzaileak (lastozko estalki batekin babesten ziren kristalezko botiletan); eta, azkenik bainuzainak.

 

(1) Historia de los balnearios guipuzcoanos. José Mª Urquía Echave: Euskal Medikuntzaren Historia Minteguia y Medikuntza historiaren Euskal Elkartean. Bilbao 1985.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua