Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Treneko arduradun-buruak eta txartel-zulatzaileak

        Trenbideko lanbideak betidanik egon dira oso arautuak. Izan ere, langileen betebeharrak zehazteaz gain, egoera bakoitzean langileek izan behar zuten portaera ere arautzen baitzen. Horri esker badakigu garai bakoitzean nolakoak ziren trenbidearekin lotutako lanbideak.

        Trenbideko lanbide gehienek bizirik jarraitzen dute, baina betebeharrak eta lan-baldintzak nabarmen aldatu dira. Lanbide horien artean aipagarria da geltoki-buruarena. Trenbide munduan "tren-geltokien zuzendaritzaren ardura duten agenteak" ziren, konpainiak ordezkatzen baitzituzten, erantzukizun handiak hartuz. Beste garai batean, gainontzeko langileek “jauna" esaten zieten geltoki-buruei, eta horiek nahiko garrantzia izaten zuten herrian eta inguruetan.

        Treneko arduradun-buruek ez zuten horrenbeste garrantzirik izaten, baina trenekin zerikusia zuen guztiaz arduratzen ziren. Aipagarria da treneko bagoi batean joaten zirela.

        Baina trenbideko lanbiderik ezagunena, seguru asko bidaiariekin harreman gehien zuena baitzen, txartel-zulatzailearena da. Lanbideko argotean kobratzaile esaten zitzaion, eta gainontzekoek begiratzaile eta zulatzaile. Txartel-zulatzaile gehienek ezizena izaten zuten, beren ezaugarri pertsonalen edo jokaeraren araberakoa.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua