Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Kaltzadoriak

Kaltzadoriak

       Orain dela 135 urte, trena Euskal Herrira iritsi zenean, lanbide berri asko sortu ziren haren inguruan, besteak beste geltokiko buruak, tren-makinista eta sugileak, errebisoreak, zaindariak (bai langak, trenbide-orratzak, bai trenbide eta galgak zaintzen zituztenak), eta bidezainak nahiz krokatzaileak. Horrez gain, burdinbideko langileak ere kontuan hartu behar dira, eta horien artean aipagarriak dira kaltzadoriak izeneko adituak.

       Langile horiek lantaldetan biltzen ziren, eta  arduradun baten esanetara egiten zuten lan. Lantalde bakoitzak egokitzen zitzaien burdinbidearen 5 km inguruko ibilbidea (kantoi esaten ziotena) baldintza onetan mantendu behar zuen. Kantoi bakoitzaburdinbideko hesola batez eta bi txapaz markatzen zen.

       Lan hori egiteko indar fisiko handia edukitzeaz gain, eskarmentu handia izatea ere funtsezkoa zen, lan horrek trenbidearen segurtasunari eragiten ziolako, eta gainera eskuzko erremintak bakarrik erabiltzen baitzituzten. Kaltzadoriak trenbidean zehar jardunean edo erabiltzen zuten bagoneta edo mahaitxo gainean zihoazela ikustea irudi ahaztezina izan da orain dela gutxi arte lanean ikusi ahal ditugunentzat.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua