Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Behizainak

        Gure arbasoetako asko azienda zaintzen aritzen ziren. Gaur egun, lanbideak garrantzia galdu badu ere, behizainen lana nahiko garrantzizkoa da oraindik. Hala ere, betizuak eta zezenak oinez garraiatzen zituzten behizainak ia desagertu egin dira. Gaur egun, haien ordez, animaliak kamioietan garraiatzen dituzte, kaxatan sartuta.

        Euskal Herrian, eta bereziki Gipuzkoan, zezenketa-ikuskizun modalitate guztiek, besteak beste zezen-enbolatuak, soka-muturrak, zezen-zuskoak, entzierroek eta zezenketek usadio handia izan dute betidanik.

        Hainbat erreferentzien artean aipagarria da Ramiro Larrañagak(1)  kontatu ziguna. Bere esanetan, XII. mende erdialdean, Soraluzeko Irure auzoan (Eibar eta Soraluze artean) zezenketa-festak egiten ziren, eta bi zezen hiltzen ziren. Halaber, Imanol Eliasek (2) 1518an Azpeitian zezenketen lehen erreferentzia agertzen dela dio, eta Koldo Lizarraldek (3), 1686an, Elgoibartarrek “Zamorako ganadutegi bat kontratatu zutela, herriko kaleetan lau zezenen entzierroa egiteko”. Deban, seguru asko garai berean ere zezenketak egiten ziren San Roketan.

        Iñaki Azkune Mendiak egindako lan sakonari esker (Zezenak Euskalerrian), gaiari buruz askoz ere gehiago jakin ahal izan dugu.

        Bestalde, Nafarroan toreaketa-zezenen abeltzantzak usadio handia izan du. Izan ere, Nafarroako zezen horiek kasta berezia dute "ez dira oso altuak, hanka finak dituzte, aurpegi iluna, txuri-beltza edo adasardia dute, eta ilajea berriz, gorrixka, gaztaina-kolorekoa edo gorri-beltza. Horrez gain betizuak, jeloskorrak eta gogorrak dira (4)”. XVIII. mendetik aurrera, erreferentzia ugari aurkitu ditugu Faltzes, Funes, Tutera, Corella, Larraga, Azkoien edo Valtierrako ganadutegiei buruz.

 

  1. Un viejo festival taurino. Ramiro Larrañaga. Eibar (aldizkaria). 1980ko azaroa
  2. Guía histórica y taurina de Azpeitia. Imanol Elias.
  3. Toros en fiestas de San Bartolomé. Elgoibarko programa ofiziala 1995. Koldo Lizarralde Elberdin
  4. Los toros en Navarra. Datos para la historia. I. Balezterra. Iruña. 1932.

Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua