Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Fideogile ibiltariak

       Espainiako Gerra Zibilaren osteko urteak benetan gogorrak izan ziren. Izan ere, irabazleek galtzaileen aurka egindako errepresaliez gain, janari-eskasi handia izan zen, batez ere hirietan. Egoera horrek hamarkada bat baino gehiago iraun zuen, 1952an errazionamendu kartilla kendu zuten arte.

       Egoera hori zela eta, estraperloa eta kontrabandoa bezalako jarduerak azaltzea normala zen, baita gaur egun, gerra eta egoera hura ezagutu ez zutenentzat, ia sinesgarriak diren lanak egitea ere.  Lan horietako bat pastagileak ziren (fideoak, makarroiak eta abar egiten zituzten). 1950eko hamarkada arte nahiko ugariak ziren. Handik aurrera gutxitzen joan ziren, azkenean desagertu ziren arte.

       Pastagileek, tresna txiki bati esker, bezeroek eskatutako jateko produktuak egiten zituzten. Izan ere, horretan espezializatuak izaten ziren. Jarduera hori era sedentarioan, gehienetan etxean, edo era ibiltarian egiten zuten, herri eta auzoetan barrena. Espainiako leku batzuetan fidelero edo fideolari izenaz ziren ezagunak.

Segundo López de Arana

Segundo Lopez de Arana, Julen Zabaletari fideoak eta makarroiak egiteko makina nola dabilen azaltzen (Argazkia Isidro Saenz de Urturi 04/2002).


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua