Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Sokagileak

 

      Eguneroko lanetan gauzak lotu, eutsi edo zintzilikatzeko, gizakiak landare zuntzak erabili izan ditu usadioz. Zuntz horiek, behar bezala biribilkatuta eta atal bakar batean elkartuta, soka izenez ezagutzen dira. Sokek luzera, lodiera eta malgutasun ezberdina izan dezakete. Hasiera batean kalamua erabiltzen zen  lehengai gisa. Kalamutik kordelak ateratzen zituzten sokak egiteko, eta gazteleraz (cordelero), hortik datorkie sokagileei beren izena. Nahiko harrigarria da, gazteleraz izen bera zutela fraide frantziskotarrek, abitua eusteko erabiltzen zuten soka zuri eta korapiloduna dela eta.  

     

Sokagileak

      Sokak egiteko, kalamuaz gain bestelako materialak ere erabiltzen hasi ziren: besteak beste espartzua, lihoa, agabe-zuntza, jutea eta errafia. Hala ere, usadiozko teknologiek bere horretan jarraitu zuten. Material berriek (nailona, polietilenoa eta abar) sokagintza nabarmen aldatu dute.

      Sokak jarduera askotan erabiltzen zirenez (nekazaritzan, nabigazioan, arrantzan, eraikuntzan, industrian eta abar),

Iruñako Erredinen

Sokagileen irudi zahar bat, Iruñako erredinen (Gabriel Imbuluzketaren Artesanos liburutik ateratako argazkia).

"Maka" edo ikastuna, gurpilari eragiten. (Gabriel Imbuluzketaren Artesanos II liburutik ateratako argazkia).
Maka
Tresnak
Sokagileen hainbat tresna (tronpak, kakoa, sarea, azkoinak eta abar) (Argazkia Amaia Ros 97/02).
Salvador Zubiaurre, nafar zingila bat konpontzen, 1970 aldera.
Salvador Zufiaurre

kordeldegi ugari ireki ziren, gure herrietako kale nahiz plazetako izenez gain, iraganeko dokumentuek aditzera ematen duten arabera.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua