Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Bastagileak

       Gizakiak, antzina-antzinatik, bere mesederako erabili ditu animaliak. Animaliak funtsezkoak izan dira, bai nekazaritzan, baita garraioan ere, 1970ko hamarkada arte; orduan, mekanizazio gero eta handiagoaren ondorioz, garrantzia galtzen hasi ziren arte.

       Animaliak lotzeko hainbat elementu erabiltzen ziren, besteak beste txalmak, lepokoak, zelak, uhalak edo zingilak eta tiranteak erabiliz, egin beharreko lanaren arabera. Tresna horietako bat basta zen, funtsean lastoz betetako buruko baten antzekoa, eta aldetan kuxinak, material berekoak eta angeluzuzenak atxikita zituelarik. Zama eramateko tresna funtsezkoena zen. Animaliaren bizkarra estaltzen zuen (gainean zakuak, tresneria eta abar zeramatzan), horrela animalia ez zen zauritzen eta garraioak errazagoak izaten ziren.

       Juan Garmendia Larrañagaren (1) ustetan, txalma baino tresna sendoagoa zen, armadura trinkoa zuenez pisu gehiago garraiatu zezakeen eta horregatik lur malkartsuetan erabiltzen zen batez ere.

       Tresna horiek egiten zuen artisaua bastagilea zen. Animaliaren anatomia primeran ezagutzeaz gain, beste artisautza lanbideetan bezalaxe, eskulanean trebetasun handia izan behar zuen. Bastak egiteko erreminta, material eta leku gutxi behar zenez, gehienetan etxean bertan egiten zituzten.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua