Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Ehun-saltzaile ibiltariak

      Saltzaile ibiltariek iraganean oso funtzio garrantzitsua izan dute ia kultura guztietan, lagundu egin baitute produktu mota ugari eskatzaileen eskura jartzen, horren beharrean zeuden eta. Gure herrian nabarmenagoa izan da funtzio hori, erliebe malkartsua dela eta baserriak oso sakabanatuta zeudelako, eta horrek baserritarrak hirietara hurbiltzea zailago bihurtzen zuen, eta mugatu egiten zuen behar zituzten artikuluak dendetan erosi ahal izatea.

      Saltzaile ibiltariak sarri tradiziozko bideetan barrena ibiltzen ziren, antzinatik aran eta herrien arteko lotura egiten zuten bide horietan barrena, hain zuzen ere. Baserriak bisitatzen zituzten, eta aldean eramaten zituzten produktuak eskaintzen zituzten, batez ere ehunak eta purtxileria.

      Profesional hauek beti eremu geografiko berberean aritzen ziren lanean, eta oso ezagunak izaten ziren. Sarritan bizi ziren tokiaren inguruko 25-30 Km baino handiagoa ez zen erradio batean ibiltzen ziren, eta eremu horretako baserriak bisitatzen zituzten,  ia beti ibilbide bera eta aldizkako bisitak eginez.

      XX. mendeko azken hamarkadetan zehar haien jarduna pixkanaka urrituz joan zen, komunikazioetan eman zen hobekuntzaren ondorioz nagusiki, eta azkenean, duela oso urte gutxi, erabat desagertu zen.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua