Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Alfombra-Zaharberritzaileak

      Alfonbren jatorria Mongolia edo Turkestanen kokatu izan da, K.a. IV eta II. mendeen artean. Espainiara arabiarrek ekarri zituzten X. mendearen inguruan. Tradizioz helburu estetiko eta erabilgarriz erabili diren arren, alfonbra asko eta asko, batez ere eskuz korapilatutako ekialdeko alfonbrak, benetako arte lanak dira.

      Hasiera batean hormak eta altzariak estaltzeko erabili baziren arren, XVIII. mendetik aurrera zoruak estaltzeko hasi ziren erabiltzen. Bi dira oinarrizko alfonbra klasikoak, alegia eskuz korapilatutakoak eta makinaz egindakoak, baina urteen poderioz merkatuan dagoen eskaintza asko zabaldu da.

      Euskal Herrian alfonbrak fabrikatzeari dagokionez ez dago aurrekari nabarmen ezagunik. Dena dela, industrializazio garaitik aurrera, hau da XIX. mendearen erdialdetik aurrera, alfonbren erabilera hedatu egin zen, eta beranduxeago alfonbrak mantendu, konpondu eta zaharberritzeko teknikak garatu ziren.

      Alfonbrak zaharberritzeko artisau espezializatuek materialen jokaera zein izango den jakin behar dute, hau da kotoiak, artileak eta hainbat zun- tzek zein jarrera izango duten ezagutu behar dute. Lanbide honetan arrakasta izateko funtsezkoa da esku trebezia handia izatea, erabiltzen diren materialak ongi ezagutzea, tindatzen jakitea, eta eskarmentua handia izatea, asko baitira hondatutako alfonbrak konpontzerakoan sor- tzen diren arazoak.

      Gaur egun Soledad Santisteban da gure herrian bertako alfonbren konpontze eta zaharberritze lanetan gehien nabarmendu den artisaua. Zeregin horiek Bilbon duen Telar izeneko ehungintzako artisau tailerrean burutzen ditu, eta bertan merkaturatu eta erakusgai jartzen ditu fabrika- tzen dituen produktuak. Horretaz gain, jarduerarekin zerikusia duten ikastaroak ematen ditu tailer horretan bertan, eta hiru langile ditu kontratatuak.

Soledad Santisteban

Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua