Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Zezenko gurpildunen egileak

Zezena

      Azienda basatiaren hazkuntzak eta zezen ikuskizunek tradizio handia dute Nafarroan, eta zezenketak eta batez ere Iruñean egiten diren entzierroak mundu guztian dira ezagunak.

      Hori horrela, Nafarroako herri askotan eta hiriburuan bertan makina bat jolas antolatzen da zezen-korrikak eta batez ere entzierroak imitatzen. Askotan entretenimenduak helduen entzierroak egiteko ibilbide bera izaten du jolas toki. Entzierroek hedapen handia dute, eta leku askotan herriko jaietako programa ofizialean sartzen dituzte.

      Jolas bezala antolatutako entzierroetan berebiziko eginkizuna betetzen du zezen toreaketak eta zezenarena egiten duen “zezenko” gurpildunak. Gazte batek gidatzen du jolasean parte hartzen ari direnen kontra, eta horiek harrapaketa ekiditeko edo toreatzeko ahaleginak egin dituzte, jostailu-zezenari “muletakada”k emanez.

      Egia esan, “zezenko” gurpilduna toreatzaileek zezenketa prestatzeko eta toreatzaile izangaiek lanbidean hasteko erabiltzen duten orgaren erreprodukzio txiki bat izaten da.

      Jostailu honek duen eskaria ikusita, eskulangile batzuk jostailu honetan espezializatu dira.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua