Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Kutxatila egileak

      Kutxatilak egitea, horiek zenbait ondasun babestu eta gordetzeko kaxa edo bilgarri gisa ulertuta, aspalditik ezagut zen den lanbidea da. Jarduera honetan espezializatutako artisauak kutxatila egile izenekoak dira.

      Beste hainbat lanbidetan gertatzen denaren antzera, eskaera egiten duten pertsonen borondateak eta artisauen gaitasunak eragin dute zenbaitetan kutxatila hauek benetako lan artistikoak izatea. kutxatilek garai bakoitzeko gustu eta estilo nagusienen isla izan dira eta, askotan, ohikoa da barruan gordetzen dituzten objektuak berak baino baliotsuagoak izatea.

      Hala eta guztiz ere, azken hamarkadetan fabrikazio industrializatua nagusitzen ari da, kutxatilak banaka edo ale gutxitan egiteari utzita, jasoko duten pieza edo objektuari egokituta egitearen kaltetan, eta horrek tradiziozko kutxatila egileen lanbidearen etorkizuneko bideragarritasuna arriskuan jartzen ari da.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua