Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Hargin eskultorea

       Harria egurrarekin batera ohikoak izan dira eraikuntzan, horren ondorioz hamaika lanbide sortu dira horien inguruan. Hasi materiala lortzen aritzen zirenekin eta lanketaz arduratzen ziren harginak ere hor sartuko ditugu. Azken horietako zenbaitek denboraren poderioz bere lana perfekzionatu egin du, eta benetako artelanak sortu ditu.

       Eboluzio honetan, Antxon Aguirre Sorondok zorroztasunez dioen bezala, (euskonews 191 zk., 2002ko abenduaren 6tik 13ra) bereizketa zail bat planteatzen zaigu, eta zera da: non hasten da artelanak egiten dituen artista? eta non amaitzen da gauzei izaera pertsonala ematen dien artisaua, egunerokotasunean erabiltzeko gauzak edo apaintzeko gauzak egiten dituen artisaua? .

       Zirkunstantzia horiexek ematen dira Cesaréo Soule nafarraren lanetan. Artisau hau harria lantzen espezializatua dago, eta gaur egun, lan horrekin sormen artistikoa ere tartekatzen du material bera erabiliz.

Cesáreo Soule

Cesáreo Soule bere Museo-Etxean (C.U. 07.03 Argazkia)


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua