Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Saskigile tradizionalak

       Giza garapenaren ondorioz, produktu edo material ezberdinak bildu eta eramateko premia sortu zen. Horretarako, saskiak erabiltzen hasi ziren. Saski horiek, malguak ziren material begetalak gurutzatuz egiten ziren, batzuk besteekin lotuz. Denboraren poderioz, gizakiak bere beharretara egokitu zituen, material eta teknika berriak erabiliz, baina eskuz egindako lanaren funtsa galdu gabe.

       Saski mota horiek protagonista izan dira gure egunerokoan, lan-prozesuan goma eta plastikoak erabiltzen hasi diren arte. Gipuzkoan Ibai-Eder arroa (Urrestilla, Nuarbe, Matxinbenta), Oñati, Segura, Zumarraga eta Astigarraga; Nafarroan Uharte eta Bizkaian Muxika, Mungia, Lezama eta Durango izan dira saskiak gehien produzitu dituzten herriak.

       Saski moten artean, gaztainondoaren adarrak erabiltzen dituena da guri gehien interesatzen zaiguna, hori baita gure Herrian erabilitako teknika. Espezialitate horretan lanean aritu diren artisauen artean, Juan Unzueta Solaegi bizkaitarra aipatuko dugu, hirurogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia eta ezagutza dituen aditua.

 

 


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua