Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Ehungintza

       Ehungintzaren jatorria historiaren oroimenean gordetzen da, gizakia bere gorputza babesteko erabiltzen hasi zenetik. Egipton lehen ehungailuaren agerpen hori aurrerapen garrantzitsua izan zen. Eta mendeak igaro ahala, ehungintzatik sortutako produktu asko eta asko apaingarri gisa erabiltzen hasi ziren lekuak nahiz pertsonak apaintzeko.

       Gurean, artilea eta lihoa erabili izan dira lehengai gisa. Behin ehungailuan ehundu ondoren, jantzi desberdinak egiten ziren eskuz. Hala ere, egun, marka oso ezagunak erabiltzen dituzten enpresek zuzentzen dute ehungintzaren industria. Publizitate kanpaina handien bidez, eroslearen arreta lortzen dute; eta horrek, eskuz egindako produktuen eskasia ekarri du.

       Dena den, ehungintzak bizirik dirau gure produkzio-lanean. Horren adibide da Mia Rissanen artisaua, finlandiarra jaiotzez, baina euskalduna bihotzez. 

 


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua