Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Ustiategiaren garrantzia

       Inguruan metatutako hondakin mendixkak ikusita, eta, batez ere, harrobiko barrunbe handia ikusita, ustiategi horrek garrantzi handia izan zuela argi dago: meatze-ahoak hogeita hamar metro inguruko zabalera eta hogeita bost metro baino gehiagoko altuera du, eta 300 metro baino gehiagoko meazulo ugari daude, igeltsua erauzi ondoren geratu direnak.

Piquillos

Piquilloseko meatze-ahoa. (Isidro Saenz de Urturi).

       Datu ofizialen arabera, 1966an, ekoizpena igeltsu txuri eta beltzeko 6.489 tonakoa izan zen; eta hiru urte geroago, 12.000 tonakoa.

       Lehenago pare bat aldiz aipatutako Arqueologia industrial de Alava (1) liburuaren egileek diotenez, lantegi horrek garrantzi handia lortu zuen, batez ere hirugarren labea erosi zutenean. Izan ere, eguneko 40 kiloko 15.000 zaku ekoiztera iritsi ziren, batez ere Gasteiz, Bilbao eta Miranda de Ebroko merkatuetan saltzeko.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua