Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Emakumeak meatzaritzan

      XIX. azken herenetik aurrera, Bizkaiko burdin mineralaren eskaria izugarri handitu zen. Minerala erauzi eta garraiatzeko erabiltzen ziren prozedurak oso oinarrizkoak zirenez, langile kopuru handia behar zen meategietan. Hasiera batean meategi inguruko gazteak hasi ziren bertan lanean, eta handik gutxira, Espainia guztiko eskualdetatik zetozen imigranteak.

      Meategietan lan egiteko behar zen bakarra indar fisikoa eta sufritzeko gaitasuna ziren. Izan ere, langileek oso egoera prekarioan lan egin behar zuten. Hori zela eta, emakumeak baino askoz ere gizon gehiago iritsi ziren meategietara, ondorioz biztanlerian desoreka handia sortuz. Desoreka hori urte asko igaro ondoren berdindu zen.

      Hala ere, Bizkaiko meatzaritza eskualdean funtsezko papera bete zuten emakumeek. Izan ere, familia zaintzeaz gain, askotan familia ugariak izaten zirenak, oso baldintza gogorretan bizi zirenez, askotan apopiloak hartu behar izaten zituzten etxean (meategietan lan egiten zuten peoiak), diru-sarrera osagarri bat lortu ahal izateko. Horrez gain, meategietan bertan edo meategiekin lotura estua zuten jardueretan ere egiten zuten lan.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua