Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Harginak

       Harria, zurarekin batera eraikuntzan tradizionalki gehien erabili den materiala, harrobietatik atera ohi da, metodo ezberdinak erabiliz aroen arabera. Harginak jarduera honetan eta ateratako harrien lantzean espezializatutako beharginak dira.

       Iraganean harrobi asko ustiatu ziren Euskal Herrian, horiei dagozkien leku-, herri-, plaza-, kale- eta, halaber, familia-izen ugariek adierazten duten bezala. 1552ko apirilaren 30etik maiatzaren 9ra arte Elgoibarren ospaturiko Gipuzkoako Batzar Nagusian "kalkadak enkante publikoan hartuak zituen hargin maisua" aipatzen da. Egun jarduera-bolumen garrantzitsua mantentzen da oraindik, gutxi gorabehera Espainiar Estatuko bostena dena eta azken hau, bere aldetik, bigarrena da mundu mailan.

       Bi ustiaketa-mota nagusi eman dira gure harrobietan (harkaitz-mota ezberdinei erreparatu gabe): alde batetik, tratatu eta gero eraikuntzan erabiliko diren tamaina ezberdinetako blokeak ateratzea, apaindura-harkaitz bezala ezagutuak eta, bestetik, porlana eta betoia bezalako ekoizkinak egiteko erabilitako material txiki eta irregularrak ateratzea.

       Jarduera bietan eskatu izan ohi diren espezialistak ezberdintasun nabariak azaltzen dituzte. Dagoeneko lehenengoetako zenbaitetaz hitz egin dugu eta bigarrenen artean dinamitari edo artillaria nabarmenduko dugu, bere lanak zuen arriskuarengatik.

 

1 Adokineruak. Aintzinakoak. Antzinako Lanbideak. Carmelo Urdangarin. Otalora. Arechabaleta 1.984.

Harri-zulatzaileak. Antzinako lanbideak. Antzinako Lanbideak. Carmelo Urdangarin, J.Mª Izaga, K. Lizarralde. Gipuzkoako Ganbera. 1.994.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua