Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Gaur egungo ekoizpen prozesua

        Gaur egun, prozesua pixka bat aldatu da. Lehengaia aire zabaleko harrobietan erauzten da. Leherketak enpresa espezializatu batek egiten ditu aldizka. Leherketa bakoitzean sei hilabetetan zehar lan egiteko adina lehengai erauzten da.

Asfalto meategi bateko sarrera

Asfalto meategi bateko sarrera, minerala ateratzeko erabiltzen zen bagoiarekin (Arque. Gasteizko Udal Artxiboa) .

Atsedenaldia

Asfalto meategietako langileak, atsedenaldian .

        Harriak pala-kargatzaile bidez jaso eta botatzen dira errotara. Beraz, lan horretan meatzaria ia desagerturik dago. Harri puskak bigarren ehotze batetik pasa, eta jarraian, hauts hori zilindro inklinatu biratzaile batean berotzen da. Uhal garraiatzaile baten bitartez, hautsa zilindroaren goiko ahotik sartzen zen. Zilindroaren azpian, fuel-oliozko erregailu bat zegoen, hautsa 70-80º C ingurura berotzen zuen, eta era berean, zilindroak, ematen zituen bira eta zeukan inklinazioari esker, hauts beroa beheko ahotik ateratzen zuen.

        Lauzak egiteko, hauts hori tobera baten bidez moldetan jartzen zen. Molde horiek mahai birakari bat zuen dolare batean egoten ziren, eta dolare horrek estu egiten zituen. Betun beroaren gainean presioa egiteak efektu aglomeratzailea sortzen zuen, zuzenean lauzak osatuz, eta ondoren, zuzenean ateratzen ziren handik.

        Gaur egun ez dira egiten asfalto urtuzko ogi edo blokerik. Horren ordez, hautsa soltean edo zaku handitan ontziratuta saltzen da.

        Garai batean, materiala mugitu eta garraiatzea, baita erretorta zaintzea eskuzko baliabide soilekin egiten zen. Gaur egun, berriz, lan horiek ia desagertu dira, eta langile gutxi batzuek lan guztiak egiten dituzte.

        1978 aldera, besteak beste Carmen meategian ustiatzen zuen enpresak 40 langile zituen. Horietatik 11, langilezaina kontuan hartuta, meazulo barruan asfalto harria erauzten zuten langileak ziren. Gainontzekoak meazuloetatik kanpo egiten zuten lan. Bost langile borrekin harria xehatzen ibiltzen ziren, beste bi arrotan aritzen ziren, beste sei hautsa berotzen, eta azken bat lauza dolarean aritzen zen jardunean. Gaur egun, lanak asko erraztu dira, eta ondorioz, 4 langilek egiten dituzte lan guztiak.

        1978 arte, ekoizpena ez zeni noiz gelditzen, langileak 24 ordutan aritzen ziren lanean, zortzi orduko hiru txandatan banatuta. Lehen txanda goizeko 07:00tan hasten zen; bigarrena, 15:00tan, eta azkena, 23:00tan.

        Langile gehienak Atauri eta ingurukoak izaten ziren, gehienetan baserritarrak. Hiru txandetako lanari esker, baserriko lanak ere egiteko denbora izaten zuten.

        Meazuloetako lana ez zitzaien gogorra iruditzen. Hasiera batean, meategiak karburoz argitzen ziren, eta langileek zortzi ordu pasatzen zituzten han barruan, askotan baita atsedenaldirako izaten zuten denbora ere, nahiz eta kanpora ateratzeko baimena izan.

       Arduradunak zuzentzen zituen meazuloetako lanak. Eskarmentuarekin ikasitako jakintzen arabera, meazuloen norabidea erabakitzen zuten. Mineralak kalitatea galtzen bazuen, meazulo berriak non eta nola irekitzea ere erabakitzen zuten.

        Askotan, ez zen harritzekoa izaten, igande arratsaldetan, pikotxa eskuan zuela, arduradunak hobi berriak bilatzen ibiltzea, meazuloen inguramenei jarraituz.

 

ARABAKO HOGEI ASFALTO-HOBIREN ERREFERENTZIAK (1910)

 

IZENA

 

 

Zk.

 

NOIZ HASI ZEN USTIATZEN

 

AZALERA

Emakida guztira (m²-tan)

 

Balioztatutako erreserbak

 

San Idelfonso
Bertha
Alicia
Lucía
Blanca
Constancia
Teresa
María Cruz
Atauri
Santa Eugenia
Josefina
San Joaquín
San Sebastián
Carmen
María
Advertida
Pepito
Previsora
Ampliación
Llanura

 

s/n
154
1
23
195
196
15
568
387
653
696
701
703
705
981
1.358
1.402
1.441
1.445
1.480

 

1.856
1.863
1.868
1.872
1.877
1.877
1.880
1.892
1.892
1.896
1.897
1.897
1.897
1.897
1.900
1.902
1.903
1.906
1.906
1.908

 

125.771
300.000
150.000
150.000
335.561
259.733
375.340
120.000
50.000
60.000
120.000
240.000
355.620
240.000
615.037
64.000
558.772
200.000
360.000
160.000

 

60.000
-
20.000
-
140.000
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-

Iturria:Geografía General del País Vasco-Navarro. Francisco Carreras y Candi. Araba. Vicente Vera. Editorial Alberto Martín Barcelona. Egileak moldatua.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua