Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Ibaiko arrantza

        Iraganean, ibaiko arrantzak garrantzi handia izan zuen Euskal Herrian, batez ere ibai ertzeko populazioaren elikadura premiak betetzerako orduan. Hala ere, gehiegizko arrantzaren eraginez eta herri bakoitzeko biztanleek arrantza bermatu nahian, dagoeneko duela mende asko, gobernariak hainbat neurri murriztaile aplikatzen hasi ziren.

        Gehiegizko arrantzaz gain, duela lau hamarkada, ibaietara isurketa masibo eta kutsakorrak egiten hasi ziren. Horren ondorioz, batez ere Gipuzkoa eta Bizkaiko ibaietako fauna gehiengoa desagertu egin zen. Beste ibai batzuetan, berriz, arrantza kirol moduan bakarrik egiten da.

        Gaur egun ibai hartan arrantza egin zela sinistea zaila gertatzen bada ere, garai batean Deba ibaian baldintza guzti haiek betetzen ziren. Horrez gain, desagertu zen arte, arrantza nahiko isilekoa izan zen, nahiz eta hein bateraino onartzen zen. Hori zela eta, arrantzaleek eta zaindariek edo arauak betearazten zituztenak elkarren zelatan ibiltzen ziren.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua