Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Farozainak

      Gizakiek, beti kostari begirik kendu gabe nabigatzen zuten, lurra erabiltzen baitzuten orientazio gisa. Baina erreferentzia berriak edukitzen hasi zirenean, esaterako kostaldeko leku goienetan eta tontorretan  pizten ziren suak edo antzinatean eraikitzen ziren botozko dorre eta zutabeen puntako sugarrak, kostaldetik urrun nabigatzen hasi ziren.

      Poliki-poliki, faroak aipatutako seinale horiek ordezten joan ziren. Esan beharra dago iraganeko faroen erreferentzia ugari aurkitu ditugula. Espainia mailan, Chipionako faroa (II. mendea) da guztietan zaharrena, nahiz eta Coruñako Hercules faroa askoz ezagunagoa den. Izan ere, faro horretako ispiluek mundu osoan gertatzen zena islatzeko ahalmena zutela esaten zen.

      Gaur egungo faroak dorre altuak dira, eta kostaldean, uharteetan, haitzetan eta ainguratutako ontzietan kokatuta egon ohi dira. Goiko aldean gau osoan piztuta egoten den argi bat dute, nabigatzen ari diren ontziak orientatzen laguntzeko. Faroak mendeetako garapen luze eta etengabearen ondorio dira, eta oraindik jatorrizko hainbat ezaugarri eta sinbologiaren gehiengoa ere mantentzen dituzte.

      Farozainak edo dorrezainak dira faroak zaintzen eta konpontzen dituztenak (euskaraz faroleruak edo paoleruak izenez ere ezagutzen dira). Argot juridiko administratiboan itsaso-seinaleetan teknikari mekanikoa esaten zaie eta egia esan iraganean nahiko lan arriskutsua izaten zuten, askotan herrietatik urrun egin behar baitzuten lan, kasu batzuetan bakar-bakarrik. Usadioz, farozainek horiek hainbat lanbide menderatu behar izaten zituzten. Betidanik mito eta kondaira ugari izan dira haien inguruan, jendeak, horren lanbide berezian aritzen zirenez, ikusmin eta interes handiz ikusten baitzituzten.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua