Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Bakailaoaren arrantzaleak

        Itsasoko arrantza  gure itsasertzeko biztanleen ohiko jarduera izan da.  Arrantzarekin ase izan dituzte neurri handi batean elikadura beharrak, eta arrantzan lortutakoa merkaturatuz norberaren premiak eta familiarenak estali dituzte.

       Bidezkoa da pentsatzea, hasera batean, arrantzaleek itsasertzean erabiltzen zituzten soka, sare eta kainak erabiliko zituztela. XII. mende arte ez dugu balearen arrantza bezalako jardueren berri historikorik. Iritzi orokorra da balearen gehiegizko arrantzak, ia desagertzeraino eraman zuela, eta horrek izan zituen ondorio negatiboak ekiditeko beste espezie batzuen arrantzan hasi zirela, esate baterako bakailaoa. Horren arrantza gehiagora joan zen XVI. mendetik aurrera Ternua eta Labradorreko kala, eta baita Groenlandiakoetan ere, eta neurri apalagoan Islandian, Norvegia iparraldean eta Barents-ko itsasoan. Dena dela, Salma Huxley-k (1) dio: “ ez du inolako oinarririk Ternuaren deskubrimendua Kantauriko baleen desagertzearekin lotzen duen ideiak ”.

       XVIII. mendearen erdialde arte oso nabarmena izan zen euskal arrantzaleen presentzia Lur Berriak izenarekin ezagutzen ziren paraje horietan. Espainiako eskaintza handia asetzeko adina arrantza egiten zuten, Ingalaterrak, Frantziak eta Espainiak 1713. urtean sinatutako Utrech-ko Itunak (XV. artikulua) gune horretan arrantza egiteko ahalmena nabarmen gutxitu zigun arte.

Arrantzan

Bakailao arrantzan XIX. mendean .

       Jarduera honek garrantzia handia izan zuen Bizkaia eta Gipuzkoan. Herrialde horien ekonomia burdina lortu eta horrekin hainbat tresna egitean oinarritzen zen, eta hori osatzeko arrantzarako itsasontziak egiten zituzten. Nekazaritza oso oinarrizkoa zen.

       F. Bacon ingelesak zioenez “ arrantza-gune horiek (bakailaoarenak) Peruko meategi guztiak baino garrantzitsuagoak ziren”. XX. mendearen hasieran Espainiako bakailao kontsumoa 40.000 Tn/urteko zela (2) jotzen zen, eta hori asetzeko 25 eta 30 milioi pezeta /urre bitarteko inportazioak erosten ziren. Erosketa horiek ordaintzen zituzten aduanako arantzelek Ogasun publikoari ematen zizkion diru sarrerak hirugarren mailan zeuden garrantzi ekonomikoan, kafea eta petrolioarenaren atzetik. 

       Bi mendeko barealdi baten ondoren, XX. mendearen bigarren herena amaitu eta gero, euskal arrantzaleek Ternuan zuten presentzia garrantzia hartzen hasi zen, berriro ere, eta 50 urte inguruan, 1974 arte. Urte horretan atzerakada handi bat jasan zuen berriro ere, eta oraindik ere ez dio bueltarik eman.

       Bakailaoa arrantzaleen lan baldintzak beti oso-oso gogorrak izan dira, garai bakoitzeko gogorrenetarikoak, eta ez zuten zegokion konpentsazio ekonomikoa jasotzen. Dena den arrantzale “beteranoek”  nostalgiarekin, eta errebindikazioz beteta gogoratzen dituzte Ternuan pasatako denboraldi luze eta gogorrak. Donostiak, adibidez, kaleei arrantzale horien izena ere eman dien (Ternuko arrantzaleak).

 

  1. Itxasoa 3. El mar de Euskalerria. La naturaleza, el hombre y su historia. Salma Huxley. Etor argitaletxea, 1989.
  2. La pequeña historia de nuestros pescadores de bacalao. Francisco Garay Unibaso. El Campo 99. alea, 1985. 3,7 orrialdeak.

Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua