Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Produktuak

       Tornuz landutako egurra oinarri hartuta Josu Carballedak produktu aukera handia lantzen du, ia beti neurri desberdinetakoak eta era desberdinean aurkeztuak (koloreak) Horretaz gain, artikuluetan material desberdinak elkartzen ditu, harmonia handiko lanak eginez.

       Lehengai nagusiak pagoa eta haritza ditu, bai eta jatorri tropikaleko egurrak ere, sapelly eta iroko esaterako. Zerratoki eta biltegietan erosten ditu, hezetasunik gabe.

       Fabrikatzen dituen produktuen artean azpimarratzekoak dira:

        Mahai jokoak eta asmamena lantzekoak, Bolo jokoa, Panpinak (Charlot, Pinotxo eta abar), Kopak, Zibak, Botilak eta horien euskarriak, Ordularientzako armairuak, Lanparak, Ispiluentzako markoak eta giltzatakoak, Hainbat animalia irudi.

Torneatzen

Julen Zabaletak era honetan ikusten ditu torneatzeko lana eta Josu Carballedak fabrikatutako produktuak.


Gipuzkoa.net (logo) 2007 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua

XHTML 1.0 Egiaztatuta! CSS Egiaztatuta! AAA mailarekin adostasuna, W3C-WAI Web Edukien irisgarritasun araudia 1.0