Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Hasiera

Gizakiak, historia osoan zehar, inguruan aurkitu duena erabili du bere beharrak asetzeko, eta zura izan da gehien erabilitako materialetako bat.

Gure inguruan ugari samarra dugun eta lantzen erraza den elementu hau izugarri baliagarria izan da erabilera pila handi baterako, energia-iturri gisako erabileratik hasi eta mota guztietako estalpeak, etxeak eta eguneroko bizimoduan behar diren tresna asko eta asko egiteko ere erabili baita.

Eskulangintza tradizionalean gertatzen ari diren aldaketen artean, azpimarratzekoa da apaingarri gisako artikuluak hartzen ari diren leku gero eta handiagoa, eguneroko bizimoduan erabileraren bat badutenen kaltean.

Testuinguru honetan, oso azpimarragarriak dira Braulio Buenetxea artista/ eskulangileak egiten dituen taillak, batez ere paisaiak irudikatzen dituzten neurri handikoak, funtsean apaingarri gisa erabiltzekoak.


Gipuzkoa.net (logo) 2014 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua