Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Egurraren Tailagileak

      Bidezkoa da gogoratzea historian zehar egurra izan dela gizakiak gehien erabili duen materialetako bat, lehenengo eta behin beharrak asetzeko, eta oraindik orain apaingarri ugari egiteko.

      Egurra lantzeko tradiziozko lanbideen artean azpimarragarrienetako bat tailagileena da, hau da, beraiek edo hirugarren pertsona batzuek egindako objektuen dekorazioan espezializatutako artisauen lanbidea. Artistak, dekorazio gisa, bere iritziz egokienak diren motibo eta estiloak erabiltzen ditu.

      Duela zenbait hamarkadatatik aurrera Euskal Herrian tailagile ugari izan ditugu. Baliteke horren arrazoia “luxuzkoak” izenez ezagutzen diren altzarien fabrikazioa izatea, horiek apaindura handia eskatzen baitzuten. Jarduera industrial hori oso nabarmena izan zen hainbat eskualdetan, Gipuzkoako Urola Erdian esaterako, batez ere Azpeitia, Zarautz eta Orion. Agian aurrekari horrek balio du gaur egun aisialdiko jarduera gisa egurra landu eta tailatzen duen horren pertsona kopuru handia egotea azaltzeko.

      Gure herriko tailaren artisau maisu nabarmenen artean Lander Urkia dago. Artisau honengan ongi egindako taila lanarekiko grinaz gain, irakasle bokazioa ere suma daiteke, hau da, ikasleei lanbide hau menderatzeko beharrezko ezagupen eta teknikak transmititzeko gogoa, nahitaezko eskarmentua eskatzen duen jarduera.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua