Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Tailagileak

       Tailagileak enkarguz egiten diren egurrezko altzarien apainketan espezializatutako artisauak dira. Lanbide honen barruan hainbat maila profesional eman dira, eta horien artean kualifikazio handiena dute “luxuzko” izenez ezagutzen diren altzariak apaintzeaz arduratzen direnak.

       Gure arbasoek  beren beharrak asetzeko egurra erabili zuten, eta langile hauek haien jarraitzaileak dira. Garai bakoitzaren kulturaren eta erabilera nagusienen arabera, egurraren gainean hainbat apaindura burutu izan dituzte.

       Eduki artistikoa nabarmena duen ogibide honetan behar diren ezagupenen transmisioa, artisauen arteko era ohikoenean egin izan da, hau da, maisuak lanean ari direla behatuta, haiengandik ikasteko, eta denbora luzean zehar praktikatuta.

       Kualifikazio maila goreneko tailagileen parte-hartzea beharrezkoa zuen altzarien fabrikazioa Gipuzkoan kontzentratu da, ia XX. mendearen bukaera arte, Urola erdialdean, Zarautz eta Orion batez ere, baina Azpeitian ere bai.

Manuel Sanjuan

Tailatutako kontsola baten xehetasuna, Manuel Sanjuanek egindako lana.

Donato Intxauspe

Donato Intxauspe tailagilearen eskuak eta lanerako erabiltzen dituen erreminta batzuk .

       Artisau-jarduera hau gaur egun ia desagertu dela esan daiteke, eta ez dago arrazoirik gure Herrian suspertuko denik espero izateko. Oinarrian bi dira horretarako arrazoi nagusiak: alde batetik, altzari hauek oso garestiak izaten dira, eta beste alde batetik ohitura aldaketak eman dira, nabarmenena usadioko egongela-jangela desagertzea eta horren ordez liburutegiak modan jartzea, horietan telebista jarri daiteke eta.

       Gazteek gaur egun beste hainbat lan aukera izateak ere eragin negatiboa izan du, tailagile izatea baino hobeak hain ustetan. Horri konpetentzia gaineratu behar zaio, Errioxa bezalako erkidegoen demanda urria erakartzeko. Erkidego horretan jarduera honen aldaera bat aurki daiteke, eta nahiz eta horretan makineria erabili beharrezkoa da langilea oso trebea izatea, lana “pultsuan” egin behar baitu.

Euskarria

Armarri baten euskarriaren taila.

Pablo Alkorta

Pablo Alkorta Aizpuru tailagile zarauztarra .


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua