Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Zumearen otarregintza

Duela hamarkada asko hasi zen ihia, landarea alegia, eguneroko beharretarako erabiltzen. Toponimiako azterketak ikusirik, esan dezakegu ihia oso zabalduta egon zela gure herrialdean, hezeguneetan bereziki.

Hala eta guztiz, ihiaren eskulangintza ez da askorik ikertu. Juan Garmendia Larrañaga salbuespena dugu, jarduera honen inguruko lan garrantzitsuak egin baititu.

Landare honek prestakuntza-lan handia eskatzen du, ondoren eraldatu eta hainbat objektu egin nahi baditugu. Jarduera honen gune nagusietako bat Gipuzkoako Zumarraga izan da.

XX. mendearen hasieraz geroztik, ihiaren eskulangintza Seguran (Gipuzkoa) bildu zen, harik eta berrogeita hamar urtetik gorako jardueraren ondoren desagertu zen arte.


Gipuzkoa.net (logo) 2014 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua