Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Merkaturatzea

       Artisauaren lantegia ez da oso handia, eta gainera bertan materialak, erremintak, eta baita bukatu gabeko nahiz bukatutako piezak ditu gordeta.

       Migel Urrozentzat, bere artisau-produkzioaren bideragarritasun ekonomikoaren gakoa gaur egungo eskarira moldatzean datza. Horrela, harakinentzako taulak, zaliak eta sardexkak egiteaz gain, lehen beharrezkoak ziren produktuak ere egiten ditu, nahiz eta gaur egun apainketarako bakarrik erabiltzen diren, lehen aipatu ditugu gisa horretako produktuak.

       Produktuak azoketan merkaturatzen ditu, batez ere artisautza-azoketan. Horrez gain, bezeroak ere Oitzeko lantegira joaten zaizkio.

       Salneurriak jartzerako orduan, Migel Urrozek ez du kontuan izaten, oso modu kontrolatuan behintzat, zenbat material eta denbora behar izan duen pieza bukatzeko. Aitzitik, denbora joan hala eta prezio igoera batzuen ondoren, produktu batzuetarako salneurriak finkatu ditu. Esate baterako, sardexkak 5 eta 6 euro artean saltzen ditu, zaliak 8 eta 12 euro artean, eta gabiak 15 euro inguruan, tamainaren arabera.

Miguel Urroz
Miguel Urroz
Miguel Urroz "sega poto" eta zalia egiten. (Argazkiak Javier Carballo).
Miguel Urroz
Miguel Urroz
Miguel Urroz (Argazkiak Javier Carballo).
Erremintak
Artisauak erabilitako erreminta nagusiak.

 


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua