Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Zur-artisauak

       Antzina-antzinatik, herri edo kultura guztiek erabili dute zura hainbat asmotarako, energia eskuratzetik hasi eta edozein eraikin egin edo egunoroko bizitzan beharrezkoak diren ondasun ugariak lortzeraino. Orain dela gutxiago, eta hein handi batean baita gaur egun ere, zurak gure inguruan leku garrantzitsua beten jarraitzen du, nahiz eta iraganean zuen funtsa galdu duen.

       Zura lehengai bezala erabiltzen duten artisauek produktu-sorta oso zabala eskaintzen dute: etxean edo norberak erabiltzeko produktuetatik hasi eta altzairuetaraino, betiere ontzigintzarako duten garrantzia ahaztu gabe. Hala ere, kasu bakoitzean erabili beharreko zur-mota oso desberdina da, eta nahi den gaia lortzeko erabili beharreko teknologien artean ere ezberdintasun ugari daude.

       Harria edo burdina baino errazago lantzen denez zura, zur-artisauen berezitasun batzuk xedatu ditu. Izan ere, azken hamarkadetan prestakuntza antzekoa duten beste espezialistekin konparatuta, zuraren artisauek irabazi gutxiago jaso dituzte.

       Zurgintzako teknikak menderatzen dituzten euskal artisau batzuk sukaldeko eta apainketa tresnetan espezializatu dira. Kasu horretan dagoen adibide adierazgarrienetako bat Migel Urroz nafarra da.

Miguel Urroz

Miguel Urroz erabilera askotako segarekin (Argazkia: Javier Carballo).


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua