Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Irungo maisu beiralariak

      Dekorazio gisako beirateak egitea; hau da, erakinen baotan jartzeko kolore gardeneko beirak berunez edo porlanez lotuz figura eta irudiak egitea, betidanik kristautasunarekin lotuta egon den lana izan da, garatu zen garaiko baldintza eta momentuagatik. Horrez gain, herri aurreratuenetan usadio handiko lanbidea izan da historian zehar. Marrazketa, pintura edo eskultura bezalako arteekin konparatuta, beirateek ezaugarri berezi nabarmen bat daukate: nahi den efektua lortzeko argi naturalaz baliatzea.

      Maisu beiralariak dira beirateak egiten eta zaharberritzen dituzten artisauak. Usadioz, lan hori egin ahal izateko, gaitasun artistiko eta eskulanerako trebetasun berezia eduki behar ziren. Beste lanbide batzuetan bezalaxe, lanbidea eskarmentu handiko artisau batek nola lan egiten zuen ikusten ikasten zen, baita gero eta lan zailagoak eginez ere. Beirateak egiteko prozedurak nahiko aldatu dira, batez ere, beiraren eta erreminten kalitatea asko hobetu delako. Hala ere, oraindik iraganeko prozedura asko erabiltzen jarraitzen dute beiralariek.

      Nahiz eta euskal beiragileen aipamenak XVI. mende erdialdetik aurrerakoak izan, harrigarria da XX. mende hasiera arte itxaron behar izatea, beiralari garrantzitsuak azaldu arte. Izan ere, orduan sortu ziren Euskal Herriko bi beirate-enpresa garrantzitsuenak: Vidrieras del Arte, Bizkaian; eta Unión de Artistas Vidrieros, Gipuzkoan. Bi enpresa horiek mundu guztian egin dituzten beren lanak. Gipuzkoan garatu ziren beste jarduera batzuetan bezalaxe, Frantziako eraginak garrantzi handia izan zuen.

      Lanbidearen etorkizuna ez dago oso argi Euskal Herrian. Izan ere, ez dago lanbide hori ikasteko eskolarik, eta horrez gain, gaur egun Euskal Herriko ekonomiak beste aukera asko eskaintzen dizkie gazteei.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua