Lehenbizi totxoa sutegiko ikatz goritan sartzen du. Rikardok nahiago du berotzeko sistema hori labea baino, landu beharreko piezaren alde bakarra bakarrik berotu baitezake. Behin pieza beroa dagoenean, kurrika batzuekin heldu eta sutegitik ateratzen du. Materiala ertz batetik hasita zapaltzen eta fintzen du, gabiaren kolpeen bidez, erremintaren kirten luze eta argala egitea lortzen du. Hori bi pausotan egiten du: lehenbizi besoen arteko zona zapaltzen du, eta gero hiru jangune erdizirkular egiten ditu, bakoitza bata bestea baino diametro txikiagokoa.
Aldi berean, eskuekin pieza zabunkatzen du, oinarekin makinaren pedalari eman, hau martxan jarri eta horrela, golpeen kadentzia eta indarra kontrolatzen ditu.
Errementariak haguna pieza beroaren gainean jartzen du eta gabiaren mazoarekin kolpatzen du, kurrikaren ardatza eta puntari forma ematen hasteko. (J.M. I. 07/2001.
Kurrika behin eta berriz kolpatu ondoren, forma hartzen doa. Argazkian ikus daiteke errementaria kirtenaren formari azken ukitua ematen, ezkerrean bihotza dago, gutxi gora beherako forma daukana, eta horrez gain ikus daiteke ezkerreko ertzean egin dituen hozkak, gero ahoa eta baraila egiteko erabiliko dituenak. (J.M.I. 07/2001).
Kirtena, hotza dagoela, eskuekin hartu eta beste ertza, beroa dagoena, kolpeen bitartez zapaltzen du, ahoa izango dena egiteko. (Argazkia Javier Carballo 07/2001) .
Era berean, eta kontu handiz, errementariak kurrikaren aldeei ematen die forma. (Argazkia Javier Carballo 07/2001) .
Era berean, eta kontu handiz, errementariak kurrikaren aldeei ematen die forma. (Argazkia Javier Carballo 07/2001).
Burdina eskuz eta ingude gainean lantzeko, askotan bi errementari behar dira. Gabiak gutxi gora beherako forma eman ondoren, pieza eskuz lantzen da, angeluak errematatu eta behin betiko pieza lortzeko. Bitartean, Rikardo Mediavillak (semea), azken ukitua eman beharreko zonan mailu laguntzaile bat jarri du. Aitak, berriz, mazo batekin behin eta berriz kolpatzen du pieza. (Argazkia Javier Carballo 07/2001).
Kurrikaren puntei behar bezalako forma emateko ere bi errementari behar dira. (Argazkia Javier Carballo 07/2001).
Behin bi besoak eginda daudenean, ardatz edo haga batez lotzen dira, eta gero, ingude gainean errematxatzen da. Ingude gainean egiten dira eskuzko lan gehienak. Horregatik, oso garrantzitsua da mailua ondo erabiltzen jakitea. Izan ere, errementariaren tresna garrantzitsuena da, eta indar handia behar da behar bezala maneiatzeko. (Argazkia Javier Carballo 07/2001) .
Horrela, behar bezala fintzen du, kirten elastikoak lortzeko adinakoa izan dadin. Izan ere, kurrika txikien kasuan, kirtenak errementariaren eskuan konprimatzeko moduak izan behar direlako.
Behin kirtena egin ondoren, gabiaren ahoak aldatzen ditu. Oraingoan bi aho zapal jartzen dizkio gabiari, horrela kurrikaren ardatz eta puntei forma eman ahal izateko. Horretarako, piezaren ertz lodiena berriz ere sutegian berotzen du, eta kirtena, berriz, urez betetako ontzian sartzen du, hozteko. Horrela kirtena eskuekin heldu dezake, eta pieza askoz ere errazago maneiatu dezake hurrengo eragiketetan.
Behin erreferentziazko arrailak egin eta gero, horietako batetik hasita, bi besoen arteko lotura edo bihotza zapaldu eta borobiltzen du. Era berean, beste arraila eta artzaren arteko materiala zapaltzen du, eta kurrikaren punta egiten du. Azkenik, ertzei eta loturei behar bezalako akabera ematen die, hagunarekin forma ondo emanez, eta gabiarekin ondo kolpatuz.
2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua