Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Kurrika forjariak

       Errementariek, usadioz, burdina landu behar zuten tresnak egiteko. Lan horretarako tresna asko erabili izan dira, baina seguru aski, funtsezkoenak kurrikak izan dira, forma eta tamaina guztietakoak. Kurrika horiekin piezak heldu eta maneiatzen ziren; eta lana ondo egin ahal izateko, kasu bakoitzean erabiltzen zen kurrika egiten ari ziren piezaren araberako tamaina eta pisua izan behar zuen.

       Hori dela eta, sutegietako ezaugarri garrantzitsuenetako bat erreminta barietate eta kantitate handia izan da.

       Burdinlangintzako industrian ere, langileek, iraganean bezalaxe, kurrikak erabiltzen jarraitzen dute materialak labean sartu edo handik ateratzeko, baita piezak mailu mekanikoen edo forjatzeko prentsen azpian jarri eta maneiatzeko ere. Lanaren errendimenduan oraindik ere garrantzi handia dauka tamaina egokiko kurrikak erabiltzea, eta askotan pieza bakoitzerako kurrika ezberdin bat erabiltzera ere iristen dira.

Kurrikak

Kurriken forja.prozesua. (Julen Zabaletak egindako marrazkia) .

       Metalezko erreminta horiek bi beso edo eskuz osatuta daude, ardatz edo iltze batekin helduta daude, eta ondorioz behin eta berriz ireki eta itxi daitezke. Gehienetan errementariek beraiek edo haien lankideek egin izan dituzte, erabiltzen dituzten lantegietan bertan.

       Kasu batzuetan, horrenbeste kurrika erabiltzen ziren, non tresna horiek egiten langile adituak zituzten lantegian bertan. Pertsona horrek pieza berriak lantzeko kurrika modelo berriak egiten zituzten, eta horrez gain, lan gogorraren ondorioz zaharkituta zeudenak ordezkatzen zituzten.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua