Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Alabastroaren tailagileak

       Alabastroa harri zuri mota bat da, maiz tonalitate desberdinak izaten ditu bai eta koloretako zainak ere. Kaltzio sulfato hidratatu hau lehortzen denean igeltsu bihurtzen da, zenbaitetan zeharrargitsua da, bigun samarra eta marmolaren itxurakoa Antzinatik da ezaguna, eta onize agatarekin duen antzarengatik onyx izena ere erabili izan da izendatzerakoan.

       Behin harrobietatik atera ondoren, dekoraziorako eta apainketarako elementuak egiteko erabiltzen da, bai eta ontziak egiteko ere —alabastrofobia izenekoa, hau da alabastroa lantzearen artea—. Iraganean lan honetan aritzen zirenak espezialista kualifikatuak izaten ziren eta benetako artelanak lortzen zituzten. Horien artean, zizelkariak nabarmentzen dira, hainbat erreminta erabiltzen zituztenak, “burdinak”, eta  apaintzaileak eta leuntzaileak, lanak bukatzen zituztenak kareharria eta apar harria pasa,  distira eman eta leundu bezalako lanen bidez. Horretarako hainbat produktu erabiltzen zituzten, kareharria, apar harria, zapiak, esmeril hautsak eta burdin karraskautsak, adibidez.

       Harri hori denboran zehar erabiltzen jarraitu da, baina garai bakoitzaren gustu eta joeren araberako gorabeherak eman dira bere erabileran. Lana mekanizatu bada ere, neurri handi batean artisau lana izaten jarraitzen du, tradiziozko teknologiak mantendu baitira.

Zerratzeko makina

Aspaldiko zerratzeko makina (Alabastros Aljunak utzia). .

       Azken hamarkadetan, alabastroa Nafarroako Cintruenigo herrian kontzentratu da. Produktu horietako askok erabilera zehatza izateaz gain apaintzeko helburua dute. Beste hainbat lanbide ere mantendu dira, tailagileena esaterako, trebezia eta eskarmentu handiko lana.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua