Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Lurreko galda-moldekatzaileak

      Metalezko produktuak galdaketa bidez egitea, hau da, aldez aurretik urtutako metala hondarrezko molde batera isuri eta hozten uztea, antzina-antzinatik erabili izan den prozedura izan da. Egiptoarrek jada metalak urtzen zituzten, eta ereduak gaur egun argizari galduzko teknika deritzonaren bidez egiten zituzten.

      Ekoizpen-teknologia horri esker lanbide ugari sortu ziren, teknologia-aurrerakuntzak agertzen joan ziren heinean garai bakoitzera egokitzen joan zirenak. Hala eta guztiz ere, duela gutxi arte, lanbide horiek jatorrizko ezaugarriak mantentzen zituzten. Euskal Herrian, eskuz eraikitako aleko moldeetan egindako galdaketak (pieza handiak egin eta horiek erreminta-makinak, ontziak eta abar egiteko erabiltzeko) nahiko garrantzia du oraindik ere, eta ondorioz langile asko daude jarduera horretan espezializatuta.

      Horrelako galdategietan aurkitu zitezkeen lanbideen artean aipagarriak dira moldegileak, galdatzaileak, labariak, argileak, zalilariak eta bizar-kentzaileak. Horien artean garrantzitsuenak moldegileak ziren, haien lanak baitzuen produktuaren kalitatean eragin gehien.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua