Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Errasketariak

        Industriarako tresnak egiteko egin behar diren eragiketa kopuru eta motak nabarmen aldatu dira azken urte hauetan. Horrek eragin handia izan du lanbide askotan. Lanbide guzti horien artean aipagarria da errasketariena. Errasketariak, duela gutxi arte makina-erremintak egiteko funtsezkoak ziren, eta gaur egun desagertzeko zorian daude.

        Errasketariek, errasketa izeneko erreminta bakun bat erabiliz, makinen gainazalak behar zen doitasun guztiekin egiten zituzten. Izan ere, doitasun maila hori ezin zen iraganean eskura zituzten ekoizpen baliabideekin lortu. Hain zuzen ere, ekoizpen teknologien hobekuntzaren ondorioz, mekanizazioaren kalitatea hobetzen joan denez, gero eta errasketari gutxiago behar dira. Esan beharra dago, oraindik duela 40 urte, jarduera batzuetan langileen %10 zirela errasketariak.

        Erraskitariek gorpuzkera eta indar handiaz gain, ikusmen ona ere izan behar zutenez, gehienetan baserritarrak izaten ziren. Errasketarien trebakuntza edo ikastaldia luzea izaten zen. Hasieran ikastunek, adituak lanean ikusten zituzten, aurrerago arbastatze-lan txikiak egiten hasten ziren, eta eskarmentu handiagoa zutenean erantzukizun handiagoko lanak egiten hasten ziren.

        Errasketariei estimu handia izaten zitzaien, hein handi batean haien lanen araberakoa izaten baitzen makinen doitasun-maila. Gaur egun, mundu mailan makina-erreminta gehien saltzen dituzten enpresa batzuek diotenez, haien arrakastaren funtsa makinei azken ukitua errasketariek ematen dietela da, usadiozko sistemari jarraiki.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua