Armagintza, XIX. mendeak nahikoa aurrera egin arte, eskulangile beregainen eskutan egon zen. Ez zegoen lantegirik edo enpresarik, ez behintzat gaur ezagutzen ditugunen antzekorik. “Kopien” eskuzko fabrikazioaren kasuan, egoera hori gaur egun arte mantendu da.
Aurrekargako pistolen fabrikatzaile behinenak, bakarrak ia-ia, ARSA eskulangile eibartarrak dira, eta dauzkaten modeloen artean honakoak nabarmendu ditzakegu:
Goitik behera. Arsak fabrikatutako Galand, J. Maton eta Tanzutsu pistolen modeloak.
2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua