Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Gaur egungo piroteknia enpresariak

       Beste lanbide askotan gertatzen den bezalaxe, piroteknikariengan eragin handia izaten du lanbidearen arriskuak. Hala ere, gaur egun, artelan galkorrak egin nahi zituzten enpresari edo sustatzaile abenturazale eta arriskuzaleen ordez, enpresariak egoten dira enpresa horien buru, askotan prestakuntza handikoak gainera.

       Gaur egungo piroteknikariak bi taldetan sailkatu daitezke. Lehen taldean tradizioarekin jarraitzen dutenak egongo litzateke. Suziri, bonba eta trakak fabrikatzeko teknologiak ondo ezagutzen dituzte, eta nolabait lanbidea “bizi” egiten dute. Ez dute ordutegirik izaten, etab eren helburu nagusia produktu berriztatzaileak lortzea da. Nahiz enpresaren errentagarritasunari garrantzia eman, gehienetan dirua ez da garrantzitsuena beraientzat. Iraganeko piroteknikarien ondorengo zuzenak dira, eta ez dute etorkizun handirik.

       Bigarren taldean lanbidea ahalik eta errentagarrien bihurtu nahi zuten enpresariak daude. Arreta batez ere ekoizpenaren merkaturatzean jartzen dute, eta ondorioz, Txinatik inportatutako produktuak saltzen dituzte gehienbat.

       Gaur egungo piroteknia enpresak su artifizialak egiteko nahasketen errezetak sekretuan gordetzen jarraitzen dute.

Su artifizialak

Gure herrietako festetan izan ohi ditugun su artifizialak Simón Berasalucek marrazki honetan irudikatu ditu, gurpil batek duen akatsa barne .

Zezensuzko

Zezensuzko en el Boulevard de Donostia. 15/08/86 (Fototeca Kutxa) .


Gipuzkoa.net (logo) 2007 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua

XHTML 1.0 Egiaztatuta! CSS Egiaztatuta! AAA mailarekin adostasuna, W3C-WAI Web Edukien irisgarritasun araudia 1.0