Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Artisau-papergintza

      Papera hitza papyros landarearen izenetik dator. Duela bost mila urte, lakuko landaren horren zurtoinarekin, egiptoarrek idazteko erabiltzen zuten sastar antzeko bat egiten zuten. Baina landare-zuntzezko orri fina, hau da, papera, txinatarrek asmatu zuten.

      XV. mende erdialdera, Johannes Gutenbergek inprenta asmatu zuenean, paper eskaria nabarmen handitu zen. Geroago, Erreformaren eta Errenazimenduaren ondorioz, berpizkunde intelektual handia sortu zen, eta papera informazioa eta jakinduria helarazteko funtsezko tresna bihurtu zen.

      Papera egiteko lehengai ugari erabili izan dira. Horregatik, paper mota ugari daude, eta denak  oso modu ezberdinean erabiltzen dira. Usadiozko papergintza gehienbat eskuz egiten zen. XIV. mendetik aurrera hasi zen garatzen, eta mekanismo batzuek ekoizpena erraztu bazuten ere, XVIII. mende hasieran bihurtu zen industria-prozesu bat, makina jarraitua asmatu zenean.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua