1940ko hamarkadan, harigintza 16 lantegietako hiruk bakarrik egiten zuten Bergara eta inguruetan. Garai hartan, haria fardoetan jasotzen zen tren bidez. Langile batek sortak egiten zituen eta bolategian pilatzen zituen. Bertan kotoia sortak garbitu eta homogeneizatzen ziren, eta bertatik 1,10 metro zabalera eta lodiera zehatzeko zerrenda gisa ateratzen ziren. Jarraian, oihal ondua edo napa kardatzera pasatzen zen. Bertan, ziridun arrabola birakariek urratzen zuten, horrela zuntza katera eta denak paraleloan lerrokatzeko. Zuntz horiek inbutu batetik pasatzean, elkartu egiten ziren, xerloa antzekoak osatuz. Xerlo horietatik lortzen zen ondoren, haria.
Algodonera de San Antonio fabrikako langilea kotoi metxen sarreraz arduratzen bidoietatik harigintza saileko makinara eramateko, hain zuzen. Argazkia 1914aren aurretik egina da. Kotoi hauts eta zuntzez kargatuta egoten zenez giroa, emakumezko langileek ondo lotutako zapi batekin estaltzen zituzten beren buruak, eta gizonezkoek txapelarekin.
Xerlo horiek bidoietan biltzen ziren, eta jarraian, xerlo makinatara pasatzen ziren. Makina horiek emakumeen maneiatzen zituzten gehienetan, eta bertan, xerlo horiek, arrabola eta makina ezberdinetatik pasatzean, pausoz-pauso luzatzen eta fintzen joaten ziren, haria osatu arte; eta jarraian, hariletan biltzen zen.