Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Paparrezko orratza

       Hainbat orri eta harribitxi tartekatuak dituen paparreko bat egiteko, bitxigileak, 1,5 milimetroko lodiera izan dezakeen platinozko lamina batetik, beharrezko forma duten zatiak moztuko ditu, eta horiei nahi den forma emango die, batez ere ondulazioak, aho ezberdineko aliketak erabiliz, ingudearen gainean mailuarekin kolpeak emanez, edo lima txikien bidez materiala kenduz. 

       Ondoren, eta “biolina" edo esku-daratulua erabiliz zulo koniko batzuk egiten dizkio harribitxiak itsatsi edo ezarri nahi dituen lekuan. Gero eskuz eta segeta, zerra txiki eta mehea (segeta hileak), erabiliz zulo horiek prestatzen ditu. Ondoren ezartzaileak, gero azalduko dugun bitxigilearen laguntzaile paregabeak, harria sartu eta itsatsi egingo du.

Orratzak

       Lan hori egin ondoren bitxigileak hartzen ditu berriro bitxiak eta horrek eskuila zirkular txiki bat mahai gaineko motore elektriko batek bultzatua  erabiliz,  leunduta eta distiratsu uzten ditu. Jarraian pieza guztiak batzen ditu eta elkarri itsatsiz edo torlojuen bidez lotuta, paparrekoa erabat amaitua geratzen da.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua